XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren aldian etsitzen omen du hargatik!.

BELEA. - Corbeau ordinaire le.

Guziek hemen gaindi belea ezagutzen dugu eta ez dugu maite.

Badakigu-eta zenbeit sathor, sagu eta arratoin garbitzen badu, ogi eta arthoetan sarraski handienak egiten dituela! Egun erain ogia eta ohart dadiela bele bat, bihar han da andana ikaragarria.

Bertzalde hain zikhina da belea, mokoa bethi lurrez edo haragi ustelez estalia! Hain karranka itsusia du! Eta horien gainerat, ohoina mokoaren puntaraino! Nunbeit ohart dakiola dirdiratzen duen zerbeiti, laster eta laster ebatsiko du eta gordeko.

Gero, sekulasantan ez omen du ahanzten zerbeit nun gorde duen.

Huna, berri-berritan zer irakurtu dugun hortaz.

Behin gizon batek omen zuen bele bat ttipitik etchean hazia.

Aspaldi ohartua zen hargatik zer-nahi ebasten ziola.

Bainan baitzakien nun zuen beleak bere gorde-lekhua ebatsi arau, guziak berritz etcherat biltzen ziozkan.

Horra nun egun batez beleak bortz liberako zilhar bat ebasten dion.

Guzien buruan zer gertatuko den ikusi nahiz eta ere horren gatik ez duela erreka joko bere baitan eginik, delako bortz liberakoa gorde lekuan uzten dio gure gizonak.

Handik zenbeit egunen buruan, behi bat eritasunez etchean hilik, sekulako asea egin arazi zion beraz beleari.

Huna loria! Loriaren loriaz karranka gorrian ari zen-eta! Azkenekotz zapart egiteko heinean belea urruntzen da etchetik.

Aphur baten buruan, horra belea nausiari buruz airean heldu, bethi karrankaz ari.

- Zer dik horrek mokoan, dio nausiak bere buruari? Zer zuen? Ori, ebatsi bortz liberako hura!.

Hortarik iduri luke belea ongi-egileari estekatzen dela.

Batere.

Egiozu beleari munduko ongi guzia, belea bethi bele, egun batez kampoa hartuko dautzu.